Pilotarien xarta
Pilotariaren eskubide eta betebeharrak
Kirol elkarte batetan lizentziatua den pilotariak baliabide egokietaz gozatu behar du, estruktura zein giza mailan, bere burua hoberen prestatu eta eboluzionatu ahal izateko bere elkartearekin engaiatzen den lehiaketa desberdinetan. Honen truke, lizentziatuak edozein kirolariren oinarrizko arauak errespetatu behar ditu.
Pilotak jatorri, maila sozial, iritzi edota erlijio desberdinetako jendeak lotzen ditu esfortzuan. Tolerantzia eta elkartasuna erakasten digu, gizakiak hurbiltzen ditu eta burujabetze eta integrazio sozialerako tresna ezin hobea da.
Talde-espiritua kirol-espirituaren ezinbesteko osagaia da. Banakako emaitzen bilatzea batzutan interes kolektiboaren aitzinean ezabatu behar da. Eskuzabaltasuna, uko egitea, elkar ulertzea, umiltasuna bera, irabazteko borondatea bezain txalogarriak dira.
Ezer baino lehen, pilota engaiamendu pertsonala da, bakoitzak bere burua gainditzeko borondatea eta bikaintasunaren bilatzea. Diziplina fisikoa bere eskakizuna da. Borrokatzeko grina eta irabazteko borondatea hortik heldu dira, baina norberaren menderatzea eta bestearen errespetuarekin loturik soilik izanen dira bertute.
Arau batzuek finkatzen dute pilota jokoa. Hauek gabe, ez da lehiaketa zintzorik. Arauaren errespetu osoa lehiakideen arteko aukeren berdintasunaren baldintza da, eta balorearen gainean bakarrik oinarritzen dela emaitza bermatu dezake. Arauaren hitza eta espiritua, biak errespetatu behar dira.
Pilota besteen errespetua da, norberaren gorputzaren eta buruaren errespetua den bezala. Espiritu kirolaria ukatea, jokalari ona izaten saiatzea da, arauak, jujaria, aurkaria eta bikotekideak errespetatzen dituena, garaipenean umila eta porrotean gorrotorik gabekoa.
Balore guzti hauenerrespetatzeak egiten du Pilotariaren «Plaza Gizon» kalitatea.
Pilotarien xarta
Errespetatu eta sustatzeko oinarrizko printzipioak
- Araudiak ezagutzea eta betetzea jokalariaren eta hezitzailearen zeregin garrantzitsuenetarikoa da.
- Zuzendariaren eginkizun nagusia araudiak kodifikatzea da eta errespetatu daitezen zaintzea. Kirolarien eskubideak babesten direla zaintzen du baita ere (osasuna, seguritatea, kirol-berdintasuna, interesak…). Honetarako da hautatua.
- Kirol elkarteek modu iraunkorrean segurtatu behar dute kide guztiengan, eta batez ere gazteengan, araudien ezagutza eta betetzea, kezka funtzional eta pedagogiko batekin.
- Jokalariak arauak ikasi eta errespetatu behar ditu.
- Araudiak ez errespetatzeak eta jokoaren espirituaren aurka joateak zigorrak ekar ditzake.
Jujariak arauaren betetzearen bermatzaileak dira. Ezinbesteko funtzioa betetzen dute, hau gabe ez bailitzateke jokorik izanen. Jujaria jokoaren zuzendaria da.
Edozoin gizakik bezala, jujari batek hutsak egin ditzake, jokoaren ezinbesteko faktore bezala onartu behar direnak.
Jujari baten erabakien aurka egitea pilotaren baloreen aurka joatea da. Edozoin eraso, fisikoa edo hitzezkoa, jujari edo ordezkari ofizial baten aurka, zigortu egingo da.
- Edozoin eraso fisiko edo hitzezkoa, pertsona edo talde baten aurka.
- Edozoin motazko probokazio edo bortizkerira bultzatzea.
- Edozoin diskriminazio (sexua, itxura edo gaitasun fisikoa, egoera soziala, iritzi politiko edo erlijiosoaren arabera) eta jarrera arrazista edo xenofoboa.
- Edozoin maniobra abantaila bat lortzeko, araua inguratuz edo zeharkatuz, gaitzesgarria da : gezurrezko deklarazioak…
- Dopina iruzur sistematikoa eta norberaren aurkako bortizkeria da. Epe luzerako ondorio fisiologikoak aurreikus ezinak dira. Osoki debekatua izan behar da. Honetaz gain, dopinera bultzatzea legez zigorturiko delitua da baita ere
Pilota-espiritua ez da besteen afera, bakoitzarena baizik.
Pilotaren balore nagusia bere lagunartekotasunean datza, elgarrekin bizitzeko borondatean. Lagunartekotasuna pilotariek beraiek eraikitzen dute elkarte instituzio baten barnean, hiritartasun eskola bat da. Horrela, ezin dugu besteengandik itxoin guk geuk emateko prest gaudena baizik : ez da bizi sozialik leialtasunik gabe.
Plaza gizon espiritua ukanez gero, toki eta egoera guztietan erakutsi behar dugu.
Nehor ez da behartua pilotan aritzea. Nahi badugu jolasten dugu, plazer egiten digulako edo zoriontasuna ekartzen digulako. Praktika honen bitartez, gure ardurapean den kirol ideal baten barnean gauzatzen gira. Bakoitzari dagokio ideal honen garraiolari izatea eta bere portaeran adieraztea, pilota eta pilotaren irudiaren onerako.
Eskuzabaltasuna esfortzuan adierazten da, norberaren mugak gainditzeko borondatean. Besteekiko ere adierazten da, bakoitzaren jarrera eta engaiamenduan.
Zertarako eskuzabala izan ez bagira toleranteak ? Bakoitzaren egia ez da baitezpada bestearena baino hobea. Askatasuna dibertsitatearen bitartez adierazten da.
Eskuzabaltasuna, deontologiarekin bateraezinak diren aktibitateen pilaketaren ukatzearen bitartez adierazten da baita ere.
Txapelduna bikaintasunaren adierazpena da. Berak nahi edo ez, « eredua » da eta bere jarrerak pilotaren piramide osoan eragiten du. Honegatik eredugarria izan behar da.
Hezitzaileek, zuzendariek eta ofizialek, edozoin izanik beren funtzioa, eredugarritasun hau errespetarazi dezakete soilik beraiek ere errespetatzen badute.
Eredugarriak izan behar dira maila guztietan, ez bakarrik pilotaren baitan haien ekintzekin ematen duten irudiagatik, kanpoan baita ere.