Scroll to top
Please assign a menu to the primary menu location

Beraz XVI. mendean, « Tripots » izeneko leku batzuetan ari ziren « courte paume » delakoan hesku huskan, eskularruekin aritzeko xisterak eta raketekin. Eta izen hori gorde du XVIII. mendea arte. “Tripots” anitz izan dira Frantzian eta baita ere Europako parte handi batean, nun diru kopuru handiak jokatzen ziren.Urte batzuen buruan tripotsetara sartzea debekatu zen, nobleei ezik ; denbora pasa eta modak pasa, tripotsak bermoldatuak izan ziren, suntsituak eta azkenik, Iraultzarekin, joko honek kolpe zaila hartu zuen. Hala ere, « jeu de paume » delakoak hedatzeko denbora ukan zuen Frantzian eta baita ere Euskal Herrian

Euskaldunak biziki ongi egokitu dira pilota jokoei eta Frantzian desagertzen ziren bitartean, Euskal Herrian garatzen ziren. Denborarekin egokitu eta « paume » jokoak hobetu egiten dituzte trinketetan haien « Pilota » bilakatuz. Euskaldunak larruzko xisterrarekin eta pilota lodi batekin Pasakan ari dira.
1800. urte inguruan, kautxuaren saltzeak pilotarentzat garrantzitsua den bilakaera bat ekartzen du. Pilotariak pareta baten aurka ari dira eta « blaid » edo « ez zuzenak » agertzen dira. Zumezko xisterrek larruzko xisterrak ordezkatzen dituzte arinagoak eta malguagoak direlako.

  • Xarea XIX. mende erdian agertu zen.
  • mendean zehar, Luzeak laxua baztertzen du.
  • 1880 eta 1890artean Limpio edo Joko Garbin
  • ari dira eta Argentinan sortzen den xistera handia, Euskal Herrira heltzen da 1894an.
  • 1930 inguruan Paleta eta Pala Antxaren praktika hasten da; gerla denboran emazte gutxi batzu ere jolasten dira bainan 1975an soilik antolatuko da emazteen lehen txapelketa federala.

Aro zaharrean, pilota desafio gisa bakarrik praktikatzen zen. 1921a itxoin behar da, euskal Pilota Federazioaren sorrera, pilota arautzeko.

1922an Euskal Herriko Pilota Komitea sortzen dute. Lehen estatutuak 1953an soilik dira Baionako sous-prefeturara eramaten. Ligaren historiari buruzko xehetasun gehiago nahiez gero, jo ezazu Ligaren Historiara.