Euskal Pilotaren lekuak
La pelote basque se pratique essentiellement dans 3 types d'aires de jeux.
La pelote basque se pratique essentiellement dans 3 types d'aires de jeux.
category: LEKUAK
Orokorrean Euskal Herriko herrien erdian kokatua, frontoina pilotagune hedatuena da, Euskal Herrian eta baita ere kanpoan. Errebote, xistera,eta pala bezalako aldaera tradizionalak lehiatzen dira. Goratasun,luzetasun eta zabaltasun desberdinetako frontoinak badira. Biziki gutti dira frontoin plaza laxorik ez duten herriak Euskal Herrian, batzuk bat baino gehiago dituzte auzo desberdinetan.
category: LEKUAK
Ezker paretak hiru luzetasunekoak dira, aldaera desberdinak hartu ahal izateko. Trinketan ez bezala, ez du eskuin paretik. Ezagunena bainan guttien hedatua Jai Alaia da, 52 metro edo batzuetan gehiagoko luzetasunekoa, nun zezta punta besterik ez den praktikatzen Iparraldean.
36 metroko ezker pareta da hedatuena eta aldaera desberdinak jokatzen dira. Herri batzuetan polikiroldegi gisa erabiltzen da. Batzuk 30 metrotara ekartzen ahal dira. 30 metroko ezker pareta oraindik ez da biziki hedatua Euskal Herrian bakarrik bi aldaera praktikatzen direlako bertan, frontenis eta paleta pilota hutsa.
category: LEKUAK
Gure webguneko pilotaren historiaren atalean irakurri ahal izan duzun bezala, trinketa gune itxi eta aterbetu bat da, tribunekin edo gabe, pareta edo berinezko hormekin. Aldaera desberdinak jokatzen ahal dira bertan. Era berean, plaza laxoan baino joko konbinaketa gehiago badira. Frontisaren goiko eta eskuineko partean « pan coupé » delakoa aurkitzen da. Xilo bat bada beherean eskuinean, ezkerrean eta gibelean tanborra aurkitzen da, tunel ireki bat sare batekin babestua, jokaguneruntz, publikoak xapelketak ikus ditzan.
Trinket anitz badira Euskal Herrian eta bertan praktikatzen diren aldaerak publikoaren gogokoak dira, esku huska, xare, larruzko edo gomazko paleta mota desberdinak bezala. Trinketan jokatzen da pilotaren aldaera zaharrenetariko bat, pasaka.