Scroll to top
Please assign a menu to the primary menu location

Kanaldude Erreportaia 2017ko Martxoa – Reportage Mars 2017


No comments

2017ko lehen saio honen bidez, Ipar Euskal Herriko euskal pilotaren batzordearen berri hartuko dugu. Urte hastapenean, Saran egin zuen biltzar nagusian, batzordeak esku huskarentzat dituen xedeak presentatu zituen. Hain xuxen, jo pilota emanaldi honen gomita dugu Henri Errandonea, batzordeko idazkaria. Xedeen artean, gazteen formatzea eta gehiago pilotan arraraztea. Lekuko Kanaldudek Irisarriko ezker paretan egin duen erreportaia lehen aldikotz antolatua izan den Elite cadet, gazteen lehiaketaz. Emankizunaren azken partean, GRAVNI lehiaketa aipagai eta aldi huntan zezta punta modalitateari interesatu gira. Joanden aste buruan Iparraldeak Gipuzkoa errezebitzen baitzuen Donibane-Lohizuneko ezker paretean. Paradaz bali, bi lurraldeetako arduradunekin aipatu dugu zezta puntaren egoera.

 

Lotura honetan klika ezazu – Cliquer sur le lien suivant

http://www.kanaldude.tv/embed/4860