Euskal Herriko pilota ligak antolatu finalen astean murgildu da Kanaldude Jo pilota emanaldia osatzeko.
Hiru erreportaien bidez ibiliko gira Milafrangan, Saran eta Donapaleun.
Gazteak eta bigarren mailako helduak ari izan ziren esku huska Milafrangan. Partidatik landa, pilotarien lekukotasunak bildu genituen baita Peio Behasteguy ligako kidearena. Saran aldiz, luzeko partida bat begiratzen zuela, Gilen Zaldunbide Hardoytarrak elkarteko kideak pilota batasunaren berri eman zaukun. Aurten bost finaletarik hiru irabazi ditu Hardoytarrak batasunak. Saran ere jokatu ziren joko garbin gazteen arteko hiru finala. Guy Mounho Sarako Izarrak batasuneko lehendakariak partiden bilana egin zaukun. Donapaleuko eguna bururatzean, Jean Michel Garayar ligako lehendakariak astearen bilana egin zuen Jean Louis Prebende Amikuzeko USSP pilota elkarteko arduradunaren mikroan.
Lotura honetan klika ezazu – Cliquer sur le lien suivant