Scroll to top
Please assign a menu to the primary menu location

IRUHBI PILOTA

IRUHBI Proiektua

Euskal Pilota mugarik gabe, Iparralde eta Nafarroa elkarlanean

IRUHBI PILOTA proiektuak euskal pilota sustatu nahi du Mugaz Gaindiko Lankidetza Sare baten bitartez.

Euskal pilotaren mugaz gaindiko ondarea erabiliz, turismorako eta mugaz gaindiko kohesiorako duen ahalmena ustiatzea da helburua.

Interreg VI Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa europarraren esparruan Iruñeko Udala gidari duen Iruhbi Pilota proiektuak, euskal pilotaren inguruko mugaz gaindiko ondarea ikuspegi kultural eta turistikotik ustiatzea du xede.

Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako hainbat entitateren lankidetza izanen duen proiektu horretan, euskal pilota dinamizatzeko ekintzak burutuko dira, elementu historiko kultural horren erakargarritasuna indartzeko eta mugaz gaindiko harremanak hobetzeko. Era berean, mugaz gaindiko produktu turistiko bat garatuko da kirol horren inguruan, lurraldeko eskaintza turistikoa dibertsifikatzen eta urte osora zabaltzen lagunduko duen elementu turistiko bat sortzeko.

Proiektua 2024ko urtarrilean jarri zen abian eta 2026ko abendura arte luzatuko da.

  • Iruñeko Udala
  • Biarritzeko Udala
  • Uharteko Udala
  • Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioa
  • Iparraldeko Pilota Batzordea
  • Biarritz Athlétic Club elkartea
  • Euskal pilotaren mugaz gaindiko sare bat eratzea. Horretarako, euskal pilotak lurraldean egun duen egoerari buruzko diagnostikoa eginen da, kiroleko, kulturako eta turismoko arloetan mugaz gaindiko lankidetzarako jardunbide egokiak identifikatuko dira eta, azkenik, euskal pilotaren mugaz gaindiko sarea osatu eta abiaraziko da.
  • Mugaz gaindiko lurraldean euskal pilota biziberritzeko jarduerak. Proiektu honen esparruan, pilotaren mugaz gaindiko esparruan funtsezkoak diren hainbat ekipamendu eta azpiegitura egokituko dira, hala nola, Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekua eta Biarritzeko Jai Alai pilotalekuaren instalazioak.
  • Produktu turistiko bat diseinatzea. Euskal pilotaren ondare historikoaren inguruko produktu berri bat definituko da eta hori garatzeko plana eta estrategia landuko dira.

SOKOA
CREDIT AGRICOLE
BASCO